Erika Olaizolak ikusleen arreta bereganatu du beste behin 'Panpina' antzezlanarekin

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 27a, 17:24
'Panpina' antzezlanaren igandeko irudi bat. (Kulturaz)

Soreasu antzokian bigarren aldiz ikusi ahal izan zen atzo, igandea, Panpina antzezlana, eta hainbat herritar joan zen obra ikustera.

Erika Olaizolak Panpina antzezlana taularatu zuen atzo, igandea, Soreasu antzokian. Emanaldirako sarrera guztiak agortuta ziren eguna iristerako, eta ikus-entzuleek gogotik gozatu zuten azpeitiarrak joan zen urteko Euskal Antzerki Topaketetako Sortzaile Berrien Zikloaren barruan estreinatu zuen obraz.

Lan berria aurkeztu zuenetik hainbat herritan antzeztu du Olaizolak Panpina. Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Azpeitiko Udalak banatzen dituzten Sorkuntza Beketako bat jaso zuen azpeitiarrak, eta sortze prozesuan bidelagun izan zituen, besteak beste, Leire Arenas eta Oier Guillan sortzaileak.

Honako lotura honetan irakur daiteke Urola Kostako Hitza-k Panpina antzezlanaren inguruan egindako erreportajea. Honako lotura honetan, berriz, igandeko emanaldiko irudiak.