Agirre eta Zubimendi, Goilurrak Rallyaren atarian gogotsu

Mireia Galarza 2020ko uzt. 24a, 20:17

Bihar eta etzi jokatuko da II. Goilurrak Basque Highlands Rallya. Urolako eta Goierriko errepideetan zehar ibiliko dira asteburuan 45 parte hartzaile bikote, eta horien artean daude Iokin Agirre eta Arkaitz Zubimendi azpeitiarrak.

COVID-19a dela-eta hilabete luzez geldirik egon ondoren, gogotsu daude Agirre eta Zubimendi Lazkaoko Ikullu Razing eta Azkoitiko Errebueltie eskuderiek antolatutako lasterketan parte hartzeko; Arantzazu Araneta azpeitiarra izango da Agirreren kopilotua, eta Iskander Kobeaga, Zubimendirena. Erlo Telebistaren bideo honetan azaldu dituzte bi pilotuek rallyaren bezperetan dituzten asmoak eta sentipenak.