Blockchain teknologiari buruzko saioa antolatu du Iraurgi Berritzenek

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 24a, 11:51

Gosari Teknologikoak: Ikasiz 4.0 jardunaldien barruan egingo dute saioa asteartean. 09:00etatik 10:00etara izango da online ikastaroa, eta eskualdeko enpresetako ordezkariek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Interesatuek 688 62 01 44 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko.

Gosari Teknologikoak: Ikasiz 4.0 jardunaldien barruan, bi saio telematiko antolatu ditu Iraurgi Berritzenek. Blockchain teknologia izango da landuko duten gaia, eta lehen saioa datorren asteartean, uztailak 28, egingo dute. 09:00etatik 10:00etara izango da online ikastaroa, eta eskualdeko enpresetako ordezkariek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Interesatuek 688 62 01 44 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko.

Eneko Knorr adituak eskainiko du saioa. Euskal Herriko Unibertsitateak ohorezko irakasle izendatu zuen aurreko urtean, eta IE Business Schooleko irakasle elkartua da blockchain, kriptomoneta ekintzailetzarekin lotutako ikasgaietan.

Ez da Gosari Teknologikoak: Ikasiz 4.0 jardunaldietako lehen saioa izango datorren astekoa. Izan ere, Iraurgi Berritzenek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, martxoaren 5ean eta 7an egin zituen lehen saioak. Lehen bi jardunaldi haietan serbitizazioaz aritu ziren hizketan, eta hainbat esperientzia ezagutu ahal izan zituzten parte hartzaileek.

Bi helbururekin antolatu ditu jardunaldiak Iraurgi Berritzenek: batetik, Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzuteko; eta bestetik, 2019an identifikatutako etorkizuneko joera teknologikoak eta eskualdeko enpresen negozio ereduetan eragina izango dutenak lantzeko".