Olazko Amaren plaza eta Santutxo arteko pasabidea itxita dago pintaketa lanengatik

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 23a, 15:43

Izarraitz pilotalekuaren atzealdeko horma margotzen ari da udala, eta pasabidea itxita egongo da lanak amaitu bitartean.

Olazko Amaren plazatik Santutxo auzora joateko pasabidea itxi du udalak. Izan ere, Izarraitz pilotalekuaren atzealdeko horma egoera kaxkarrean zegoen, eta margotzen ari dira. Lanak amaitu bitartean herritarrek ezingo dute pasabide horretatik igaro, eta eskaileretako alde banatan pasabidea ixten duten seinaleak ezarri dituzte.