San Inazio eguneko mezara joan nahi dutenek gonbidapena jaso beharko dute

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 23a, 08:02
Azpeitiko parrokia.

Gaur 18:30etik 20:00etara eta bihar 16:00etatik 18:00etara jaso ahalko dira gonbidapen txartelak Parrokiaren bukegoan.

San Inazio festarik ez da izango Azpeitian, baina San Inazio eguneko meza nagusia ospatuko dute Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Uztailaren 31n, 11:00etan egingo dute eukaristia.

Koronabirusa dela eta, baina, elizan sarbidea izan dezakeen jendearen kopurua murriztu egin behar izan du Parrokiak, eta San Inazio egunean ere berdin eutsiko diote neurri horri. Hori dela eta, bihar zortziko mezara joan nahi dutenek aurrez gonbidapen txartela jaso beharko dutela jakinarazi du Parrokiak, eta gaur eta bihar banatuko dituzte gonbidapen horiek, Parrokiaren bulegoan. Gaur, 18:30etik 20:00etara jaso ahalko dira San Inazio eguneko mezarako gonbidapenak, eta bihar 16:00etatik 18:00etara.