XVI. mendeko Azpeitia ezagutzeko bisita gidatua izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 22a, 12:13
Albergako irudi bat.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan eskainiko du bisita gidatua Vicente Davilak. 12:00etarako jarri dute hitzordua, plazan. XVI. mendekoak diren eta Alde Zaharrean kokatuta dauden eraikin historikoak ezagutzeko parada izango dute bisitariek.

Martxan da Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren udako edizioa, eta dagoeneko hasi dira Urola Erdiko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak nahiz ibilaldiak egiten. Horren erakusle da zapatuan, uztailaren 25ean, Azpeitian egingo duten bisita.

Azpeitia XVI. mendean izeneko bisita gauzatu ahal izango dute herritarrek Vicente Davilaren eskutik, eta besteak beste, garai hartakoak diren eta Alde Zaharrean kokatuta dauden eraikin historikoak ezagutzeko parada izango dute bisitara batzen diren herritarrek. 12:00etan elkartuko dira plazan, eta bisita doan egin ahal izango dute.