Elene Vilesek eta Mirari Uriak Realeko lehen taldearekin hasi dute denboraldi-aurrea

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 23a, 08:01
Beheko ilaran, eskuinetik laugarrena da Viles eta bosgarrena Uria. (Reala)

Zubietan elkartu ziren lehen taldeko jokalariak herenegun, aurreneko entrenamendu saioa egiteko, eta bi azpeitiarrak han izan ziren. Bi futbolariak emakumeen bigarren taldeko jokalariak dira izatez.

Herenegun hasi zuten Realeko neskek denboraldi-aurrea. Zubietan elkartu ziren lehen taldeko jokalariak aurreneko entrenamendu saioa egiteko, eta bi azpeitiar izan ziren bertan: Elene Viles eta Mirari Uria. Bi futbolariak emakumeen bigarren taldeko jokalariak dira izatez, baina lehen lansaiorako deitu zituzten taldeko gidariek.

Realaren bigarren taldea Lehen Nazional Ligan ariko da datorren denboraldian; izan ere, Euskal Ligako sailkapeneko buruan zen, koronabirusa tarteko lehia bertan behera utzi zutenean, eta mailaz zuzenean igotzea lortu zuen talde txuri-urdinak. Jarraian lortutako bigarren maila igoera dute Realaren bigarren taldeko emakumeek; 2018-2019 denboraldian Euskal Ligara igo ziren. Bigarren taldean bada beste azpeitiar bat ere: Haizea Uranga.