X. Erniarraitz Bertso Txapelketaren finala, osorik

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 21a, 20:31

Joan zen ostiralean jokatu zuten X. Erniarraitz Bertso Txapelketaren finala, eta saioa osorik grabatu zuen Erlo Telebistak. Orain, sarean dago ikusgai Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako sariketaren finala. Gaur berriro eskainiko dute saioa osorik Erlo Telebistan, 20:50ean hasita.

Xabat Illarregi izan zen nagusi finalean, 292,5 punturekin, eta hark eraman zuen txapela. Haren atzetik sailkatu zen Jon Gurrutxaga azpeitiarra, 280 punturekin, eta Eneritz Albizu Azpeitiko Udaleko Kultur Batzordeburuaren eskutik jaso zuen saria. Bertsorik onenaren saria ere Gurrutxagak jaso zuen.