Andoni Lazkanok zuzenduko du Añares Rioja ISB taldea datorren denboraldian

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 20a, 18:58
Andoni Lazkano entrenatzailea.

Azpeitiarrak urtebeterako kontratua sinatu du Iraurgi saskibaloia klubarekin, eta Luis Agirre Katxik utzitako tokia hartuko du.

Andoni Lazkano da Añares Rioja ISB taldearen entrenatzaile berria. Iraurgi saskibaloia klubak gaur arratsaldean jakinarazi du fitxaketa berria. Azpeitiarrak emakumezkoen lehen taldea gidatuko du, beraz, datorren denboraldian, Luis Agirre Katxiren lekukoa hartuta. 

Lazkanok, besteak beste, mutilen lehen taldeko bigarren entrenatzailearen postua hartu zuen 2009-2010 denboraldian; Jon Txakartegi entrenatzailearen alboan jardun zuen orduan. Bestalde, mutilen lehen taldeko kirol ordezkaria ere izan zen hainbat urtez. Harrezkero, entrenatzaile ibilbidea Gipuzkoako beste hainbat klubetan jarraitu du, hala nola Añorgan, Bera Beran eta Zarautzen. Datorren denboraldian, berriz, ISBko nesken taldea zuzenduko du.