Konponketak eta mantentze lanak egin ditu Xoxoten udalak

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 20a, 14:20

Xoxoten hainbat konponketa eta mantentze lan egin ditu azken asteotan Azpeitiko Udalak. Horrela, tontorraren atzealdean dagoen iturrira iristeko bidea egokitu dute, eskailera maila batzuk jarrita. Aterpeak erabiltzen duen ur andela edo biltegia hornitu ere egin dute; udalak azaldu duenez, "urteetan ez da horretarako beharrik izan, baina azkenaldian jende ugari dabil aterpean; eta euri nahikoa ez duenez egin eta ur falta zela ikusita, bete egin da".

San Inazioren estatua da txukundu duten bestea. Hain zuzen ere, zementua zarpiatu dute, batetik, eta irudia margotu dute, bestetik (argazkian).

(Argazkia: Azpeitiko Udala)