Presoen eskubideen aldeko argazki lehiaketa antolatu du Orkatz kultur elkarteak

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 20a, 09:21
2016ko lehiaketara aurkeztutako Kubako irudi bat.

Presoen etxeratzea gai hartuta antolatu dute lehiaketa aurten ere. Nahi adina argazki atera ahal izango dituzte herritarrek, eta horiek irailaren 30erako bidali beharko dituzte orkatzke@gmail.com e-posta helbidera. 

Euskal presoen eskubideen aldeko argazki lehiaketa antolatu du Orkatz kultur elkarteak aurten ere. Presoen etxeratzea gai hartuta, maindirea erabilita edota irudimena baliatuta, argazkiak atera beharko dituzte herritarrek lehiaketan parte hartzeko.

Nahi adina argazki atera ahal izango dituzte herritarrek, eta horiek irailaren 30erako bidali beharko dituzte orkatzke@gmail.com e-posta helbidera. Argazkiak Orkatzen jarriko dituzte ikusgai gero, eta bozketa bidez erabakiko dute herritarrek argazki irabazlea. Garaileak bertako produktuz osatutako otarre bat eskuratuko du.