Dupla eta Xatiroren kontzertua, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 20a, 12:32

Rap doinuak entzun ahal izan ziren ostiralean, hilak 17, Sanagustin kulturgunean; izan ere, Dupla eta Xatiro taldeek kontzertua eskaini zuten bertan.

Aguraingo (Araba) Dupla bikoteak eta Xatiro bilbotarrak kontzertua eskaini zuten ostiralean, hilak 17, Sanagustinen, eta rap doinuez girotu zuten bi taldeek iluntzea. Hainbat herritarrek jarraitu zuten kontzertua zuzenean, eta segurtasun nahiz osasun neurriak tarteko kulturgunean hainbat muga ezarri bazituzten ere, erruz gozatu zuten entzuleek kontzertua. 

(Argazkiak: Alberto Beloki - Kulturaz)