Baltsa jaitsierarik gabe, baina "giro ederrean" ospatu dute Gaztetxearen 15. urteurren eguna

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 19a, 17:59

Atzo ospatu zuten Gaztetxearen 15. urtemugaren eguna, ezohiko erara. COVID-19aren aurrean hartutako prebentzio neurriak tarteko, ez zuten baltsa jaitsierarik egin atzokoan. Horren ordez, goizean zehar mendi txangoa egin zuten gazte asanbladako zenbait kidek. Ondoren, bazkaria egin zuten Gaztetxean, eta bingo musikatuarekin borobildu zuten eguna.

Azpeitiko Gaztetxeak 15 urte bete ditu aurten, eta urtemugaren harira askotariko ekintzez betetako hilabete osoko egitaraua antolatu zuten gazte asanbladako kideek uztailerako. Antolatutako ekintza horien artean zen Gaztetxeak urtero antolatzen duen urteurren eguna. Atzo, zapatua, ospatu zuten Gaztetxearen 15. urtemugaren eguna, ezohiko erara. COVID-19aren aurrean hartutako prebentzio neurriak tarteko, ez zuten baltsa jaitsierarik egin atzokoan. Horren ordez mendi txangoa egin zuten Gaztetxeko zenbait kidek goizean zehar. Ondoren, bazkaria egin zuten Gaztetxean, eta bingo musikatuarekin borobildu zuten eguna. Asanbladako kideek adierazi dutenez, ezohiko eguna eta ospakizuna egiteko modua izanagatik "giro ederrean" ospatu zuten Gaztetxearen 15. urtemuga. Gainera, ekintzetan zehar ez zen falta izan aurtengo urteurrenaren harira Gaztetxeko kideek egin duten abestia

Bihar, astelehena, jarraituko dute prestatutako egitarauarekin: 18:00etan hasita, fanzine tailerra eskainiko dute Gaztetxean. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)