Filmean beren alea jarri dutenen lana aitortuz aurrestreinatu dute 'Korosagasti'

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 19a, 14:00

Urteetako lanaren ostean, atzo aurrestreinatu zuten Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenak islatzen dituen Korosagasti filma Soreasu antzokian. Era batera edo bestera filmean ekarpena egin duten lagunak zeuden gobidatuta atzoko hitzordura, eta haiek izan zuten filma "primizian" ikusteko aukera.

Atzokoa "egun gogoangarria" izan zen Erabaki produkziokeko kideentzat nahiz Korosagasti filmean beren alea jarri duten dozenaka lagunentzat. Izan ere, urteetako lanaren ostean, atzo aurrestreinatu zuten Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenak islatzen dituen Korosagasti filma Soreasu antzokian, 19:00etan hasita.

Era batera edo bestera filmean ekarpena egin duten lagunak zeuden gobidatuta atzoko hitzordura, eta haiek izan zuten filma "primizian" ikusteko aukera. Dotore jantzi zuten Soreasuko sarrera atzoko aurresteinaldirako, alfonbra gorriarekin eta photocall-arekin. Ikus-entzunezkoa amaitzean, txaloek bete zuten Soreasu, eta hitza hartu zuten Erabaki produkzioakeko Netzer Bereziartuak eta Asier Sustaetak. Sustaeta da Korosagastiren zuzendaria, eta azpeitiarra hunkituta nahiz pozik agertu zen egindako lanaren emaitzarekin. Atzoko hitzordua filmean beren ekarpena egin duten guztiei egindako lana aitortzeko aprobetxatu zuen Sustaetak, baita familiakoei eskerrak emateko ere.