Dantza eta musika uztartu dituzte Juan Antxieta eta Luis Beltza eskoletako ikasleek Soreasun eskainitako emanaldian

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 19a, 14:33

Soreasuko hitzordua 12:30ean hasi da, baina horren aurretik, Juan Antxietako  txistulariek eta trikitilariek Alde Zaharreko kaleak girotu dituzte musikaz.

Juan Antxieta musika eskolako nahiz Luis Beltza dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute gaur, 12:00etan hasita Soreasu antzokian. Guztira, 35 inguru lagunek parte hartu dute emanaldian, eta gaztetxoek dantza eta musika uztartu dituzte ikuskizunean. Hainbat herritar bertaratu da Soreasura dantzari eta musikari gazteen emanaldia ikustera. Soreasuko hitzordua 12:30ean hasi da, baina horren aurretik, Juan Antxietako  txistulariek eta trikitilariek Alde Zaharreko kaleak girotu dituzte musikaz. Izan ere, kalejira egin dute 12:00etan hasita.