Miel Anjel Elustondok euskarazko lehen komikiaren inguruko obra argitaratu du

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 18a, 16:28
Miel Anjel Elustondo (Ikasbil.eus)

Txistu izeneko euskarazko lehen komikiaren eta haren sustatzaile izan zen Abdon Gonzalez de Alaiza kultur aktibista musituarraren figurari errepasoa ematen dion obra da argitaratu berri duena. 

Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa lana osatu du Miel Anjel Elustondo idazle azpeitiarrak. Txistu izeneko euskarazko lehen komikiaren eta haren sustatzaile izan zen Abdon Gonzalez de Alaiza kultur aktibista musituarraren figurari errepasoa ematen dion obra da argitaratu berri duena. 

Maeztun aurkeztu zuen lana Elustondok ostiralean, eta hango udalaren nahiz Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso du lana argitaratzeko.