Iraurgi Berritzenek eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute Turismoko graduaren prestakuntza dualerako

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 17a, 11:20

Bailaran COVID-19ak eragindako errealitate turistikoaren aurrean erantzunak emateko sinatu dute hitzarmena bi erakundeek. Hori horrela, datorren ikasturtean Turismoko graduko ikasleek formazio dualaren bitartez proiektu bat egin ahal izango dute erakundean egonaldia eginda.

Deustoko Unibertsitateak eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak lankidetza akordioa sinatu dute gaur, ostirala, Azkoitiko Intsausti jauregian. Bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko eta COVID-19ak sortutako egoerak "Urola eskualdeko errealitate turistikoan eragin dituen erronkei erantzuna" emateko sinatu dute lankidetza hitzarmena.

Jose Antonio Rodriguez Ranz Deustuko Unibertsitateko erakunde harremanetarako eta Donostiako campuseko errektoreordeak eta Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak eta Azkoitiko alkateak sinatu dute bi erakundeen arteko akordioa. Erakundeek sinatu duten akordioaren bidez, Turismoko graduko laugarren mailako ikasleek aukera izango dute prestakuntza dualaren arloko proiektu bat garatzeko. Aukera hori 2020ko irailean hasiko den ikasturtean erakundean egingo dituzten prestakuntza-egonaldien bidez gauzatu ahal izango dute ikasleek.

Jose Antonio Rodriguez Ranz Deustuko Unibertsitateko erakunde harremanetarako eta Donostiako campuseko errektoreordeak eta Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak eta Azkoitiko alkateak sinatu dute bi erakundeen arteko akordioa. Beraiekin batera izan dira Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Jesus Mujika Iraurgi Berritzeneko Turismo koordinatzailea, eta Basagaitz Guereño Deustuko Unibertsitateko Turismo Saileko zuzendaria.

Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Rodriguez Ranz, akordioa sinatzen.