Urola bailarako hauteslekuetako irudiak, bideoan

Julen Imaz 2020ko uzt. 12a, 17:22

Urola Kostan 57.645 herritar daude gaur boza ematera deituta, eta horietatik 11.321 dira azpeitiarrak. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu bailarako bozkalekuetako irudiak.

09:00etan ireki dituzte Urola Kostako herrietako bozkalekuak, eta ordutik hainbat herritar joan da botoa ematera. Bailarako 57.645 herritar daude gaur boza ematera deituta, eta horietatik 11.321 dira azpeitiarrak. Osasun eta segurtasun neurriak ari dira izaten protagonista gaurko hauteskunde egunean, eta Erlo Telebistak bideoan bildu ditu goizeko eta eguerdiko irudiak.