Izarraizko Atea parkeko ur txorroak, beroari aurre egiteko

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 8a, 16:57
Umeak plisi-plasta Izarraizko Atea parkeko ur txorroetan. (Anartz Izagirre)

Eguraldia lagun, hainbat herritarrek Izarraizko Atea parkea aukeratu dute gaur, asteazkena, beroari aurre egiteko.

Aukera bat baino gehiago dago herrian eguzkia hartu eta bainu bat hartzeko, eta gaur, asteazkena, Izarraizko Atea parkea hautatu dute hainbat herritarrek horretarako. Txikienek parkeko ur txorroak aukeratu dituzte plisti-plasta aritzeko; beste gaztetxo batzuk, aldiz, lakuan jolasean ibili dira.