Astelehenean irekiko dute Kirol Patronatuak datorren ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 8a, 12:06
Igerilekuaren eraikinean kokatuta dagoen gimnasioko irudi bat.

Askotariko ikastaroak eta saioak prestatu ditu patronatuak 2020-2021 ikasturterako. Ikastaroak irailean hasiko dira, baina datorren astearen hasieratik eman ahal izango da horietarako izena igerilekuko harreran.

Kirol Patronatuak dagoeneko prest du datorren ikasturterako kirol jardueren eskaintza. Ikastaroak irailean hasiko dira, baina datorren astelehenetik aurrera eman ahal izango da horietarako izena. Ohiko moduan, igerilekuko harreran eman beharko da saioetarako izena.

Askotariko ikastaroak prestatu ditu Azpeitiko Udalaren patronatuak hurrengo ikasturterako. Hain zuzen ere, haurrei, gaztetxoei nahiz adinekoei zuzendutako jarduerak, gorputza orekatzeko eta aktibatzeko saioak, intentsitateko altuko ikastaroak zein uretako jarduerak egin ahal izango dituzte herritarrek 2020-2021 ikasturtean. Besteak beste, honako jarduera hauek prestatu ditu Kirol Patronatuak: pilates, core, mantentze gimnasia, zumba, total training, zumba fitness, cycling, TRX, igeriketako teknifikazioa nahiz umeentzako igeriketa saioak.