Grande Days taldearen kontzertuak girotu zuen zapatu arratsaldea Sanagustinen

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 7a, 16:35

Donostiako taldeak iaz argitaratutako A Way To Collapse diskoaren kantuak eraman zituen kulturgunera.

Ostiralean musika eskolako ikasleen emanaldiarekin hasitako zuzeneko musika eskaintzak jarraipena izan zuen zapatu arratsaldean Sanagustin kulturgunean Grande Days taldearen kontzertuarekin. 2013an sortutako laukote donostiarrak bere rock alternatibo eta esperimentalaren doinuekin bete zuen kulturgunea; bezperakoan bezala, aurrez gonbidapena eskatu zutenek osatu zuten ikus-entzulegoa.

2016an lau abestiz osatutako Spark disko laburra plazaratu ondoren, iaz grabatu zuten Grande Daysekoek beren lehen disko luzea, A Way To Collapse izenburuarekin; eta besteak beste, azken lan horretan jasotako kantuak entzuteko aukera izan zuten Sanagustinen elkartutako musikazaleek.

(Argazkiak: Nora Alberdi - Kulturaz kooperatiba)