Deñe, Alaitz, Olatz, Eider eta Garazi, Sanagustineko arkupean

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 6a, 18:29

Konfinamenduaren etenaldia gaindituta, Arkupehotsak egitasmoa martxan da berriro, eta musika eskolako ikasle boskotearen kontzertua izan da itzulerako aurrena.

Bueltan da Arkupehotsak, eta herriko musikari gazteen eskutik itzuli da sortzaile gazteei plaza eskaintzeko jaio zen egitasmoa. Deñe, Alaitz, Olatz, Eider eta Garazi, Juan Antxieta musika eskolako ikasle boskotea, igo zen Sanagustin kulturguneko arkupeko oholtzara ostiral arratsaldean. Beren ahotsekin eta gitarra zein piano doinuekin goxatu zituzten gonbidapenak eskuratu zituzten ikus-entzuleak.

(Argazkiak: Nora Alberdi - Kulturaz kooperatiba)