Egunean Behin

Goenagak irabazi du Egunean Behinen denboraldia, Uztarriaren taldean

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 6a, 16:45

Baserria KM0 produktuz betetako saskia jasoko du irabazleak. Gainera, Uztarriaren urtebeteko bazkidetza eskuratuko du Mielinek, eta Urola Kostako Hitzakoa Jexuk. Horiek uztarria@ukt.eus helbidera mezua idatzi beharko dute saria jasotzeko.

Goenaga erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Uztarriaren taldean. Hamar aste iraun duen jokoaren laugarren denboraldian 2.803,53 puntu lortu ditu Goenagak, eta beraz, hark eskuratu du Baserria KM0ren produktuz betetako saskia.

Goenaga ez da izango, ordea, saria jasoko duen Uztarriaren taldeko erabiltzaile bakarra. Hain zuzen ere, hamahirugarren sailkatu den Mielinek –2.532,18 puntu– Uztarria aldizkariko urtebeteko bazkidetza eskuratuko du, eta 23. sailkatu den Jexuk –2.499.53 puntu– Urola Kostako Hitza egunkarikoa.

Hiru saridunek Uztarriarekin jarri beharko dute harremanetan saria eskuratzeko. Horiek uztarria@ukt.eus helbidera mezua idatzi beharko dute beren izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta laugarren denboraldian 1.113 lagunek parte hartu dute Uztarriaren taldean. Parte-hartzaileen bost aste onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.