Iago Magoren Gaztetxeko emanaldia, irudietan

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 6a, 16:47

Gaztetxearen XV. urteurreneko egitarauaren barruko bigarren hitzordua izan zen mago azpeitiarraren ikuskizuna.

Magiaren liluraz bete zituen Iago Magok Azpeitiko Gaztetxeko bazterrak joan den ostiral gauean. Gaztetxearen XV. urteurrena dela-eta antolatu dituzten ekitaldien barruan aritu zen mago gaztea, eta 60 bat lagun elkartu ziren Gaztetxean haren ikuskizunaz gozatzeko.

Etzi, uztailak 8, aurreko urteetako parodien emanaldia egingo dute Gaztetxean, 21:00etatik aurrera.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)