Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako merkatari elkarteek 200 erosketa orga zozkatu dituzte

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 6a, 16:12

200 erosketa orga zozkatu dituzte Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako merkatari elkarteek bezeroen artean, eta hiru udalerri horietako bezeroen adierazpenekin bideo bat osatu dute.

Osasun-larrialdiak eragindako hilabeteen ostean, eskualdeko herrietan erosketak egin dituzten bezeroak eskertu nahi izan dituzte Azpeitiko Bertan, Azkoitiko Herrixen eta Zestoako Zestoa Zuretzat merkatari elkarteek. Hori dela eta, hiru udalerri horietako saltokiek 200 orga zozkatu dituzte bezeroen artean Zuretzat opari kanpainaren barruan. Hiru merkatari elkarteek bezeroei herrian erostearen inguruan galdetu diete, eta honako bideo hau osatu dute erantzunekin.