Udako ordutegia du Loiolako turismo bulegoak

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 5a, 14:03

Udako ordutegiaz gain, Gipuzkoa Passport pasaportea ere eskura daiteke Loiolako turismo bulegoan.

Loiolako turismo bulegoak udako ordutegia du. Astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik bulegoa, eta arratsaldez 15:00etatik 19:00etara. Gainera, bulegoko arduradunek jakinarazi dute Gipuzkoako barne turismoa sustatzeko Gipuzkoa Passport eskuragarri dago Loiolako turismo bulegoan.

Pasaportea Gipuzkoako turismo bulego guztietan dago eskuragarri dagoeneko, eta bertan herrialdeko turismo eta aisialdi eskaintza jaso dute. Hain zuzen ere, guztira, 50 planeko zerrenda osatu dute; eskualde bakoitzeko bost plan bildu dituzte. Urola Kostaren kasuan, besteak beste, Loiola barnean hartzen duen Ignaziotar Lurraldeko ibilbidea, Zumaiako flyscheko ibilbidea nahiz Getaria eta Zarautz arteko paseoa. Bestalde, Urola Kostako museoak, hondartzen gaineko informazioa, ostalaritza zerbitzuena eta abar eskura daiteke Gipuzkoa Turismoren webgunean.