'Izan bidea' dinamika babestu dute hainbat lagunek, Xoxoten

Andoni Elduaien 2020ko uzt. 4a, 15:33

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako herritarrak Xoxoten elkartu dira, hiru herrietako Sare plataformak deituta, eta 'Izan bidea' dinamikarekin bat eginez.

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Sare plataformek deituta, hiru herrietako herritarrak Xoxoten elkartu dira gaur, zapatua, presoen eta iheslarien egungo egoerari irtenbidea ematen hastea eskatzeko. Guztira, hiru herrietako ehun lagun inguru elkartu dira 11:00etan Xoxote mendian. Azpeitiarrak herriko plazatik 09:30ean abiatu dira aldapan gora.

Sare plataformak oraintsu jarri du martxan Izan bidea, ibiltarien sarea kanpaina. Hain zuzen ere, euskal presoen eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak egitea eta kilometroak gauzatzea da xedea, "herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz". Datozen bi urteetarako prestatu du plataformak kanpaina, eta erronka 3.127.326 kilometro egitea da, hau da, Euskal Herrian dauden biztanle kopurua kilometrotara eramatea.

Argazkiak: Azpeitiko Sare