Ogi artisauari buruzko saioa egin dute Urola Gustagarriren barruan

Nerea Uranga 2020ko uzt. 4a, 10:24

Urola Gustagarriren aurtengo saioa berezia eta berria izan da. Ogi artisaua gai hartuta egin zuten atzo Azoka Plazan. Aurrez izena emanda zeudenek etxetik jarraitu ahal izan zuten Solaka, Irure Txiki eta Mokoroa okinen eta Aitziber Aizpuru nutrizionistaren solasaldia.

Ogi artisaua gai hartuta Urola Gustagarriren barruko saioa egin zuten atzo arratsaldean, Azoka Plazan. Berezia izan zen saioa, izan ere aurrez izena eman zuen jendeak etxetik jarraitu zuen streaming bidez. Errezilgo Solaka eta Irure Txiki okinek eta Azkoitiko Mokoroak parte hartu zuten. Horiez gainera, Aitziber Aizpuru nutrizionistak zuzeneko solasaldia eskaini zuen. Ogi artisauaz, lehengaiez, ekoizpen prozesuaz eta ogiaren propietateez hitz egin zuten atzoko solasaldian.