'Ixa' websaila

'Ixa' websaila: laugarren atala

Uztarria.eus 2020ko uzt. 17a, 09:09

'Ixa' kapitulu laburrez osaturako fikziozko websail bat da. Lehen denboraldiak sei atal ditu, sei istorio independente, egungo bizimoduaren arriskuez eta denboraren pertzepzioarekin jolas egiten dutena. Ehun lagun inguruko lantaldeak hartu du parte mugikorretarako espresuki egindako sail honetan, euskal aktore ezagunek barne. 

Websailaren laugarren atalean, Mikel, egunero bezala, Call Centerko lanpostuan dago; gaurko jardunaldian, ordea, ezusteko gertaera bat bizi izango du.