Grande Days taldeak kontzertua eskainiko du bihar Sanagustinen

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 3a, 15:43
Grande Days taldeko kideak. (Kutxa Kultur Festival)

19:00etan izango da kontzertua, eta sarrera doakoa den arren, aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan.

Grande Days Donostiako laukoteak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Sanagustinen. 19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera doakoa den arren, aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan. 2013an sortu zen taldea, eta ordutik hainbat jaialdi entzutetsutan eman ditu kontzertuak Grande Days taldeak; besteak beste, Heineken Jazzaldian, Kutxa Kultur Festivalen eta Basque Festen. Ignacio Bilbaok, Ion Grijalbok, Jose Mari Lluchek eta Ander Bildosolak osatzen dute taldea, eta indie rock eta post rock estiloak uztartzen dituzte.

Hona hemen Grande Days taldearen kantuetako baten bideoklipa: