Ikasleak, selektibitatearen atarian

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 3a, 11:44

Koronabirusa tarteko, bukatzear dagoen ikasturtea berezia izan da ikasleentzat. Aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi zituztenez, etxetik jaso behar izan dituzte klaseak. Ikasturtea are konplikatuagoa izan da batxilergoko bigarren mailako ikasleentzat. Izan ere, aurten selektibitatea dute jokoan. Orain, probaren atarian daude: uztailaren 6an 7an eta 8an egingo dute selektibitatea. 

Honako erreportaje honetan, amaitzear dagoen ezohiko ikasturtearen azken txanpa nola bizi duten azaldu dute Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Mirari Badiolak eta Joseba Azpillagak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Eneko Larrañagak eta Oteiza Lizeoko Nahia Arostegik.