Iago magoak ikuskizuna eskainiko du gaur Gaztetxean

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 3a, 11:00
Iago magoa.

21:00etan izango da Iago magoaren emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.

Asteazkenean hasi ziren Azpeitiko Gaztetxearen XV. urteurreneko ekitaldiak gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldiarekin; eta gaur, ostirala, beste ekitaldi bat izango da. Hain zuzen ere, Iago magoak magia ikuskizuna eskainiko du Gaztetxean 21:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da.