Zabalik da Azpeitiko KZgunea

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 2a, 09:50

Izapideak egiteko, informazioa eskatzeko edo nabigaziorako, hitzordua hartu beharko da aurrez, 945-01 61 00 telefono zenbakira deituta. 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik Enparan dorretxean kokatuta dagoen KZgunea.

Atzotik zabalik da Enparan dorretxean kokatuta dagoen KZgunea. Aurrez aurreko zerbitzua ematen hasi dira dagoeneko, eta herritarrek 09:00etatik 13:00etara izango dute hara joateko aukera. Dena den, izapideak egiteko, informazioa eskatzeko edo nabigaziorako, aurretiazko hitzordua hartu beharko da 945-01 61 00 telefono zenbakira deituta.