Martxan dira familia ekintzak

Uztarria.eus 2020ko eka. 30a, 17:47

Gaur, ekainak 30, hasi dira udalak datozen asteetarako prestatutako ekintzak. Haur Hezkuntzako bosgarren mailatik Lehen Hezkuntzako bigarren mailara arteko hainbat gaztetxok eta haien familiek Burdinbidearen Euskal Museoa ezagutzeko eta lurrun trenean Lasaora joan-etorria egiteko aukera izan dute. Bihartik aurrera eta uztaila bukatu bitartean hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute adin tarte desberdinetako haurrek eta gaztetxoek. (Argazkiak, Azpeitiko Udala)