Emakumeen Txokoak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2020ko uzt. 1a, 11:30
Emakumeen Txokoa.

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik Emakumeen Txokoko harrera zerbitzua, eta ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea.

Uztailean sartzearekin batera, udako ordutegia izango du Azpeitiko Emakumeen Txokoak. Harrera zerbitzua astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara izango da, eta aurrez hitzordua hartu beharko da 688 75 10 00 telefonora deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita.