Gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldia izango da gaur Gaztetxean

Uztarria.eus 2020ko uzt. 1a, 11:00
Azpeitiko Gaztetxea.

Jon Agirre Gaztetxeko kideak eskainiko du saioa, 18:30ean, eta 80. hamarkadako okupazio eta langile mugimendua nahiz Azpeitiko Gaztetxearen historia izango ditu hizpide.

Gaztetxeen historiaren inguruan arituko da Jon Agirre Azpeitiko Gaztetxeko kidea gaur, asteazkena, Gaztetxean emango duen solasaldian. Besteak beste, 80. harmarkadako okupazio eta langile mugimenduez arituko da azpeitiarra hitzaldian. Horrez gain, Azpeitiko Gaztetxeak nola funtzionatzen duen, nola sortu zen eta azken hamabost urteetan bertan zer egin izan den azalduko du Agirrek. Gaztetxeko 15. urteurrenaren barruan eskainiko dute hitzaldia, eta solasaldiaren ondoren, galderak egiteko aukera izango da.