Aurten ere Azpeitian grabatuko dituzte 'Go!azen' telesailaren zenbait sekuentzia

Uztarria.eus 2020ko eka. 30a, 14:49

Uztaila bukaeran eta abuztu hasieran egingo dituzte Go!azen 7.0 telesailaren grabaketa lanak Azpeitian, Esklabetako eraikinean.

Go!azen 7.0 telesaila eskainiko du udazkenean ETB1ek, eta dagoeneko hasi dira grabaketa lanekin. Azken urteetan bezala, aurten ere Azpeitiko Esklabetako eraikinean grabatuko dituzte hainbat sekuentzia. 

Atzo hasi ziren Go!azen telesaila grabatzen Donostian, baina Azpeitiko sekuentziak uztailaren azken asteetan eta abuztu hasieran grabatuko dituzte. Dena den, dagoeneko hasi dira grabaketa lanak egiteko azpiegiturak egokitzen. Guztira, hamar aste iraungo dute telesailaren denboraldi berriko grabaketek.