Uztailean ere zuzeneko 'online' hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak

Uztarria.eus 2020ko eka. 30a, 11:00

Maiatzean eta ekainean egin bezala, uztailean zehar ere KZguneak Youtuben emango ditu online hitzaldiak. Sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera. Aurrez izena eman beharrik ez dago.

Internetez zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du KZguneak uztailerako. Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo. Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (gaztelaniaz)

Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta (euskaraz)

Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten (gaztelaniaz)

Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean (euskaraz)

Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu (gaztelaniaz)

Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu streaming plataformak (euskaraz)

Uztailak 23, 11:00-12:00: Android-a sekreturik gabe (gaztelaniaz)

Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (euskaraz)

Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtualean eta areagotuan (gaztelaniaz)

Eskuratu zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia, honako lotura honetan.