Ilunperen zozketak badu zenbaki sariduna

Uztarria.eus 2020ko eka. 28a, 20:29

Ilunpe pilota elkarteak zozketa egin du, Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, 10.820 izan da zenbaki sariduna; 13.960 da ordezko zenbakia, eta 8.346 bigarren ordezkoa. Berez, Eskuz Banakako Txapelketaren finalerako lau sarrera banatzekoa zen Ilunpe, baina ezohiko egoera dela eta, ez dute halakorik banatuko. Horrenbestez, zozketaren irabazleak 1.700 euro eta Loiola hotelean lau lagunentzat afaria eskuratuko ditu. Irabazleak hamar eguneko epea izango du saria jasotzeko.