Haur eta gaztetxoentzako uztaileko ekintzen egitaraua zehaztu dute

Uztarria.eus 2020ko eka. 25a, 18:40
Txikienak eta beren familiak Burdinbidearen Euskal Museora joango dira asteartean.

Uztaileko bost asteetan, datorrenean hasita, 4 eta 8 urte arteko haurrak dituztenek familian egiteko ekintza bat izango dute astearte arratsaldero; 8 eta 12 urte artekoentzako ekintzak ostegun goizetan egingo dituzte; eta 12 eta 16 urte artekoentzat asteazken goizetan. 16 eta 18 urte artekoek, berriz, Gaztelekuko hezitzaileekin planak adostuko dituzte, talde txikietan egiteko. Izen ematea ireki dute dagoeneko.

Herenegun jakinarazi zuen udalak uztailerako haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza sorta prestatzen ari zirela. Aurten koronabirusa dela-eta bertan behera gelditu diren udalekuen hutsunea arintzeko asmoz prestatu dituzte ekintzok, osasun larrialdiari lotutako segurtasun eta babes neurriak kontuan hartuta egingo dituzte, eta gaur eman dute ekintza horien egutegiaren eta nondik norakoen berri zehatza.

Uztaileko bost asteetan, datorrenean hasita, 4 eta 8 urte arteko haurrak dituztenek familian egiteko ekintza bat izango dute astearte arratsaldero; 8 eta 12 urte artekoentzako ekintzak ostegun goizetan egingo dituzte; eta 12 eta 16 urte artekoentzat asteazken goizetan. 16 eta 18 urte artekoek, berriz, Gaztelekuko hezitzaileekin planak adostuko dituzte, talde txikietan egiteko.

Herenegun aurreratu bezala, ekintzetan parte hartu nahi duten herritarrek jarduera bakoitzean eman beharko dute izena. Izena emateko epea ireki dute dagoeneko. Datorren asteko jardueretarako izena eman nahi dutenei astelehenean bukatuko zaie epea; hurrengo astekoetarako, berriz, ekintza bakoitzaren aurreko ostiralean itxiko da izen emate epea. Sarean jarri dute jardueretan izena emateko inprimakia, baina Gazte Informazio Bulegoan ere izango da horretarako aukera, 943-15 71 60 telefonora 10:00etatik 12:00etara bitartean deituta.

Egutegia

Hauek dira datorren astean hasita adin tarte bakoitzeko haurren eta gaztetxoek aukeran izango dituzten ekintzak:

Familia ekintzak (HH5-LH2 arteko haurrekin)

  • Ekainak 30, 16:00etatik 18:00etara: Tren museora bisita., eta
  • Uztailak 9, 16:00etatik 18:00etara: Oztopo zirkuitua.
  • Uztailak 14, 16:00etatik 17:30etara edo 17:30etik 19:00etara: Zumba.
  • Uztailak 21, 16:00etatik 18:00etara: Sakona etxaldera bisita.
  • Uztailak 28, 16:00etatik 18:30etara: Xaguxatar ibilbidea.

LH3- LH6ko haurrentzako ekintzak

  • Uztailak 2, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Zumba.
  • Uztailak 9, 10:00etatik 12:00etara: Oztopo zirkuitua.
  • Uztailak 16, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Txirrindularitza, Lagun Onak txirrindulari elkartearekin (ibilaldia, zirkuitua,,,).
  • Uztailak 23, 10:00etatik 11:30era edp 11:30etik 13:00etara: Eskalada.
  • Uztailak 30, 10:00etatik 12:30era: Xaguxatar ibilbidea.

DBHko gaztetxoentzako ekintzak

  • Uztailak 1, 10:00etatik 12:00etara: Sukaldaritza tailerra.
  • Uztailak 10, 10:00etatik 12:00etara: Oztopo zirkuitua.
  • Uztailak 15, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Zumba.
  • Uztailak 22, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Eskalada.
  • Uztailak 29, 10:00etatik 12:30era: Eskulanak (poltsak, karterak...)