Urrestillan ospatutako ezohiko San Juan bezpera, bideoan

Uztarria.eus 2020ko eka. 24a, 20:41

Koronabirusaren kontrako neurriak direla eta, San Juan festarik ez dute ospatu aurten Urrestillan, ez behintzat beti egin ohi duten gisara. Ezohikoak izan dira aurtengo sanjuanak Urrestillan, baina Urrestillako Festa Batzordeak antolatuta, San Juan arbola zutik jarri eta sua piztu zituzten, atzo, San Juan bezperan, tradizioari jarraituz. Antolatutako emanaldia zuzenean eskaini zuten Erlo Telebistak eta Uztarria.eus-ek, eta sarean ikus daiteke dagoeneko. Hona hemen Urrestillan ospatutako San Juan bezperaren bideoa, osorik.

Argazki bilduma eta kronika, hemen.