Zetak taldearen kontzertuaren laburpena, bideoan

Uztarria.eus 2020ko eka. 25a, 11:50

Zetak taldeak kontzertua eskaini zuen joan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Naiz Kontzertuak egitasmoaren barruan eskaini zuen emanaldia, eta hainbat herritarrek kulturgunean bertan zuzenekoaz gozatzeko aukera izan zuten; beste batzuek, aldiz, streaming bidez jarraitu zuten kontzertua. Zetaken aurretik, joan ziren asteetan Nogen eta Gatibu taldeek ere eskaini zituzten kontzertuak Sanagustinen. Honako hau Naizek egindako Zetaken kontzertuaren laburpen bideoa da.