Odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2020ko eka. 23a, 11:24

Azkenaldian bezala, Emakumeen Txokoan izango da ateraldia, segurtasun neurriak direla eta. Odola eman nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak bihar, asteazkena, egingo du ekaineko bigarren odol ateraldia, 17:00etatik 21:00etara. Azkenaldian bezala, "herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak direla eta", Emakumeen Txokoan egingo dute. Beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartuta joatea, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta; asteazkenean bertan, 08:30etik 13:30era deitu beharko da. Pertsona bakoitzari ordu bat zehaztuko diote, jende pilaketak saihesteko.