Soinu elektronikoak eraman zituen Zetakek Sanagustinera

Uztarria.eus 2020ko eka. 22a, 13:03

Naiz Kontzertuen barruko hirugarren emanaldia eskaini zuen Zetak taldeak ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Giro bikaina sortu zen han; bertaratutako herritarrek gozatua hartu zuten emanaldiarekin. Musika elektronikoaren euskal erreferente bilakatu da Pello Reparaz abeslariaren Zetak taldea hilabete gutxian, eta Azpeitiko kontzertua Jon Maia bertsolariak gidatu zuen.

Hona hemen kontzertuan Alberto Belokik ateratako argazki batzuk –gehiago ikusteko egin klik hemen–: