Poesiak, kantak eta irudiak bat egin dute Dinamoan

Uztarria.eus 2020ko eka. 20a, 15:41

Amagoia Gurrutxagak, Dana Moyak, Irati Agirreazkuenagak eta Idurre Eskisabelek emanaldi berezia eskaini dute gaur, zapatu, Dinamoa sormen gunean, poesia, kanta eta irudia uztartuta. Emaidazue hitz bat, izugarrian aho zabalik izenburupean eskaini dute saioa, eta dozenaka herritar izan dira bertan. Hitzaren Eskolaren lehen edizioaren barruan antolatu dute emanaldia; izan ere, eskola martxan hasi zenetik hainbat saio ireki ere antolatu dituzte Dinamoan.