Azpeitian ere bat egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiarekin

Uztarria.eus 2020ko eka. 20a, 11:05

Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean herriko plazan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Euskal Herri osorako egindako deialdiarekin bat eginez. Azpeitian, Greba Batzordearena izan da deialdiaren ardura eta hainbat herritarrek bat egin zuen atzo "bizitzak erdigunean jarriko dituen sistemaren aldeko" mobilizazioarekin, Publikoa, funtsezkoa zaindu aberastasuna banatuz zioen pankartaren atzean jarrita.