Juaristi ISBren denboraldiko balentriei aitortza egin die Iraurgik

Kirol lehia gehientsuenak bezala, tupustean amaitu zen Espainiako Zilarrezko LEB Liga joan den martxoan, eta horrekin batera, Juaristi ISB taldearen denboraldi distiratsua. Izan ere, 2019-2020 sasoian bi kopa bereganatu ditu Iraurgiren gizonezkoen talde nagusiak: Euskal Kopa aurrena, Delteco GBC-ri gailenduta; eta denboraldiko lorpen nagusiena gero, Zilarrezko LEB Ligaren Kopa. Bi garaipen horiek lortu dituen taldeari gorazarre egiten dion bideo hau plazaratu du orain klubak, Zilarrezko LEB Ligaren Kopako irudiz ondo hornituta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide