Txirrindulari bat zauritu da Landetan izan den trafiko istripuan

Uztarria.eus 2020ko eka. 19a, 13:42
Landetako biribilgunean izan da istripua.

Landetako biribilgunean talka egin dute auto batek eta txirrindulari batek 11:25 aldean. Txirrindularia zauritu egin da, eta ospitalera eraman dute.

Auto batek eta txirrindulari batek istripua izan dute gaur, ostirala, GI-631 errepidean, Landetako biribilgunean. 11:25ean jazo da ezbeharra; auto batek txirrindulari bat jo du biribilgunean, Azpeitiko Udaltzaingoak Uztarriari azaldu dionez. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripua izan den tokira, eta zauritutako txirrindularia ospitalera eraman dute.