Koronabirusa Azpeitian

Azpeitiko liburutegia, ohiko jardunera bueltatzen

Uztarria.eus 2020ko eka. 18a, 14:01

Beste hainbat eraikin publiko bezala, itxita egon da Azpeitiko Udal Liburutegia. Babes neurriak hartuta, duela bi aste inguru ireki zituzten liburutegiko ateak, herritarrei aurrez aurreko mailegu zerbitzua emateko. Orain, ikasgelak ere ireki dituzte, herritarrek bertan ikasteko aukera izan dezaten.