Hiru hilabete eta gero, uretara

Uztarria.eus 2020ko eka. 18a, 13:08

Izarraitz igeri elkarteko kideak hasi dira entrenatzen. Hiru hilabeteren ostean, astelehenean egin zuten lehen entrenamendu saioa taldeko kideek; izan ere, koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, igerilekua itxita izan da martxoaren erditik. Dena den, Izarraitz elkarteko federatutako igerilariak soilik hasi dira entrenatzen; hau da, kide guztien %10 inguru. Argazkian, hainbat igerilari estalitako igerilekuan. (Argazkia: Izarraitz igeri elkartea)